Herri Urratseko bidixue!!!
lunes, 14 de mayo de 2012
Langabezian zen gizon batek bere buruaz beste egin du Italian
Heriotzaren ostean ehunka manifestarik agentzia publiko baten aurka egin dute Napolin, krisi garaian zergak igo izanagatik.
Ez da aurreneko kasua izan: langabezian zegoen gizon batek bere buruaz beste egin du. Italian gertatu da, San Cataldon, barruan zela bere autoari su emanda, Poliziak esan duenez.
Giovanni Vancheri ingeniaria zen (54 urte), eta duela urte batzuk bihotzekoa izan ondotik ez zuen lanik aurkitzen. Ezbeharretik ez zen erabat osatu eta, ustez, horregatik zituen zailtasunak beharra topatzeko.
Ezkonduta zegoen eta alaba bat zuen. Etxeko gastuei ezin aurre eginda zegoen Vancheri, iturri haren arabera.
Heriotza horren ostean liskarrak sortu dira Napolin. Ehunka manifestarik harriak, botilak, margoak eta arrautzak bota dizkiete Equitalia agentzia publikoa zaintzen ari ziren poliziei. Krisi garaian zergak igo izana egozten diote Equitaliari.
Herri Urrats Senperen
Jendetza bildu da Senperen, eta aurreikuspenak gainditu dira berriro
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak adierazi duenez iaz euskalzaleek emandako erantzuna berdindu edo hobetu egin zen atzo. Herritarren lekukoa hartzeko eskatu die erakundeei.
Arrakastatsua izan zen beste behin Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats. Jendetza bildu zen Senperen, eta aurreikuspenak gainditu egin dira berriro. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak adierazi duenez iaz euskalzaleek emandako erantzuna berdindu edo hobetu egin zen atzo.
"Seaska hazkundean da eta arriskuak hartu ditu, eta herriak bat bat egin du proiektuarekin. Herriak bere sostengua erakutsi digu eta orain erakundeek dagokie segitzea", gaineratu zuen Gorostiagak.
jueves, 10 de mayo de 2012
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
